Mikel “Makala”-k gidatuta GLOBAL FUNK podkasta ENTZUN.FM atarian. Hamaikagarren podkast atal honetarako, gonbidatu berezi bateri eskatu diogu GLOBAL FUNK saioa prestatzea. Hain zuzen Donostiako XGFarru disko-jartzaileari. Urte batzuk daramatza DJ bezala hemendik eta handik pintxatzen, Liverpool hirian ikasten zegoenean hasi zenetik. Hiri hartan Melodic Distraction irratian irratsaio batzuk egin zituen beste kide batzuekin. Honakoan guztiz biniloekin prestatutako saio dotore bat dakarkigu, nola ez munduko musikak edo world-music estiloan kokaturikoak. Besteak beste Bassekou Kouyate & Ngoni Ba, Noori & His Dorpa Band, Izem, Quinteto Ternura, Marcos Valle, Nico Gómez And His Afro Precusion Inc., Ry-Co Jazz, The Movers, Alceu Valença, Eddie Palmieri, The Chakachas, Osibisa, Renata Rosa, Perlita De Huelva eta abarreko artista zein taldeen abestiak entzungo ditugu.
Bassekou Kouyate & Ngoni Ba – Jama Ko – Out Here
Noori & His Dorpa Band – Al Amal – Ostinato Records
Izem feat. Nina Miranda – Agua Viva – Soundway
Quinteto Ternura – Baby – Mr. Bongo
Marcos Valle – Bicicleta – Vampisoul
Nico Gómez And His Afro Percusion Inc. – Pa! Pa! Pa! Pa! – Omega
Ry-Co Jazz – Habiba Moussa – Radio Martiko
The Movers – Soul Crazy – Analog Africa
Alceu Valença – Chutando Pedras – Vampisoul
Eddie Palmieri – Café – Fania
The Chakachas – Jungle Fever (Greg Wilson Edit) – Tirk
DJ Makala edo Makala ezizen horren atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarra dugu. Hainbat hamarkada daramatza musikaren munduan murgilduta eta ibilbide luze horretan, disko jartzaile, irratiko esatari, musikari, ekoizle, erremixak egiten eta promotore gisa lanean dabil.
Mikel “Makala”-k gidatuta GLOBAL FUNK podkasta ENTZUN.FM atarian. Hamargarren podkast atal honetan, azken egunetan plazaratu diren eta tarteka disko klasiko interesgarri hainbat entzuteko aukera edukiko dugu. Noski munduko musikak edo […]
Post comments (0)